Gizartea -
Kontsumoa
Zenbat litro ur kontsumitzen da Hego Euskal Herriko etxeetan?
2020ko datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxebizitzetan 97 litro ur kontsumitu ziren pertsona eta egun bakoitzeko; Nafarroan, berriz, kontsumoa 120 litrokoa izan zen.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gobernua krisi energetikoaz ohartarazten ari den eta herritarrei argindarraren, gasaren edo erregaiaren kontsumoa murrizteko dei egiten ari diren bitartean, Espainiako Estatistika Institutuak ur kontsumoari buruzko ikerketa bat argitaratu du.
Asteazken honetan jakinarazitako datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxebizitzetan 97 litro ur kontsumitu ziren pertsona eta egun bakoitzeko, 2020an; Nafarroan, berriz, kontsumoa 120 litrokoa izan zen.
Horrez gain, 2018ko datuekin alderatuta, duela bi urte, uraren hornidura % 7,8 hazi zen Nafarroan, eta % 4,5 jaitsi zen Euskal Autonomia Erkidegoan.