Gizartea -

NAFARROA

Zarrakazteluko sutea itzali dute

Sutea astelehenean hasi zen, eta nahita piztu omen zuten.

Zarrakazteluko sutea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.
Zarrakazteluko sutea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.
Zarrakazteluko sutea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Suhiltzaileek Zarrakazteluko sutea itzali dute ostiral honetan.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak ostegun honetan baieztatu zuenez, aurreneko zantzuen arabera, sutea nahita piztu zuten, eta egilea nor izan den zehazteko ikerketarekin lanean ari dira.

Gaueko 23:00ak aldera, bertan geratzen ziren azken efektiboak erretako eremutik joan dira, sugarrak itzaltzeko lurrean eta airean hiru egunez lan egin ondoren.

Nafarroako hainbat parketako suhiltzaileak, Foru Komunitateko zazpi hegazkin eta lau helikoptero, Espainiako Gobernua eta ondoko komunitateak mobilizatu egin dira egun hauetan suteari aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak