Gizartea -

Ikerketa

Kontxan hilda topatutako emakumea ez dute identifikatu oraindik

Ertzaintzaren agenteek kasua ikertzen jarraitzen dute. Ez dute jaso emakumearen ezaugarriekin bat datorren desagerpen baten inguruko salaketarik.

Ertzaintzak gorpua identifikatu ahal izateko ikerketarekin jarraitzen du. EITB
Ertzaintzak gorpua identifikatu ahal izateko ikerketarekin jarraitzen du. EITB
Emakume baten gorpua azaldu da ur gainean, Kontxako badian

01:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak asteazkenean Kontxako badian (Donostia) hilda aurkitutako emakumea identifikatu ahal izateko ikertzen jarraitzen du. Oraingoz ez dute jaso emakumearen ezaugarriekin bat datorren desagerpenen baten inguruko salaketarik.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, asteazkenean piraguista batzuek atzeman zuten gorpua, 30-40 urte arteko emakume batena da.

Agenteek identifikatzea lortzeko ikertzen jarraitzen dute, besteak beste, bere arropa bilatzen ari dira, izan ere, gorpuak azpiko arropa eta kamiseta bat soilik zituen gainean.

Hilotza asteazkenean eraman zuten Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea