Gizartea -
Nafarroa
Sutea piztu da Ororbiako enpresa batean eta eraikina jendez hustu dute
Gutxienez bi pertsona eraman dituzte Nafarroako Ospitalera kea arnasteagatik.
Erredakzioa
Ororbiako (Nafarroa) Kybse enpresa jendez hustu dute 10:45 aldera sutea piztu delako, Foru Gobernuak jakitera eman duenez. Gutxienez bi pertsona eraman dituzte Nafarroako Ospitalera kea arnasteagatik.
Sutea muntaia linea batean piztu da eta ketza handia altxatu da, baina ez da sugarrik ikusi, enpresa batzordeko iturriek azaldu dutenez.
Aipatu iturrien arabera, sutea ia itzalita dago eta enpresaren atarian bertan langile batzuk artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Suhiltzaileak, foruzainak, Guardia Zibila eta anbulantzia bat bertaratu dira sutea piztu den momentuan 400 langile zeuden enpresara.
Kypsek, garai bateko AP Amortiguadoresek, motelgailuak egiten ditu Toyotarentzat. Martxoan ere jendez hustu behar izan zuten azido nitriko isuri bat medio.