Gizartea -

EGURALDIA

Uztaila giro lasaiarekin eta tenperaturen igoerarekin utziko dugu atzean

Larunbat goizean, ipar partean hodei dezente agertuko dira, baina, orduek aurrera egin ahala, hodeiek gutxitzera egingo dute. Hegoaldean, goizetik, giroa eguzkitsua izango da. Igandean, tenperaturek gora egingo dute.

Zarauzko hondartza ostiral honetan. Argazkia: Lorentxo Portularrume Azcue.
Zarauzko hondartza ostiral honetan. Argazkia: Lorentxo Portularrume Azcue.
Zarauzko hondartza ostiral honetan. Argazkia: Lorentxo Portularrume Azcue.

EUSKALMET | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztaileko azken asteburua giro lasaiarekin eta tenperaturen igoerarekin helduko da. Kostaldean tenperaturak 26 gradu ingurukoak izango dira, eta 29 gradukoak barnealdean.

Larunbat goizean, ipar partean hodei dezente agertuko dira eta kostaldean euri apur bat egin dezake, bereziki ekialdean. Hala ere, orduek aurrera egin ahala, hodeiek gutxitzera egingo dute, eta, arratsaldean, ostarteak gailenduko dira. Hegoaldean, goizetik, giroa eguzkitsua izango da. Iparraldeko haizea ibiliko da egun osoan zehar.

Tenperatura maximoak 25 eta 24 °C-takoak izango dira Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren. Hegoaldeari dagokionez,Gasteizen 27 °C-ra eta Iruñean 29 °C-ra iritsiko dira tenperaturak. Minimoei erreparatuz, Gasteiz izango da hiririk hotzena, 13 °C-rekin. Bilbon, minimoak 17 °C-ra helduko dira, eta 16 °C-ra, Donostian eta Iruñean.

Igandean, tenperaturek gora egingo dute. Goizean, ipar partean, hodeiak agertuko dira, eta, ekialdean, ugariagoak izango dira, baina, orduek aurrea egin ahala, desagertzera egingo dute, eta arratsaldea oso eguzkitsua izango da. Ipar eta ipar-ekialdeko haize suabea ibiliko da. Barnealdean, tenperaturak 28-30 ºC-ra hurbilduko dira.

Bilbon, tenperatura maximoa 27 °C-takoa izango da, eta 25 °C-takoa, Donostian. Gasteiz 30 °C-ra iritsi daiteke, eta, Iruñean, termometroek 34 °C markatu ditzakete. Minimoei begiratuta, Bilbon 17 °C-koak izango dira, eta 16 °C-koak Donostian eta Iruñean. Igandean ere Gasteizen egongo dira minimo baxuenak, 12 °C-rekin.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Donostia Iruñea azken orduko berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Albisteak