Gizartea -
Pertsonen salerosketa
Prostituitzera behartutako emakumeen % 15 salerosketaren biktima dira EAEn
"Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketa Euskadin" txostenaren arabera, zaila da delitu hori atzematea, biktimak salatzeko beldur direlako. Hori dela eta, Litekeena da salerosketaren biktima kopurua handiagoa izatea.
A. G. | T. S. J. | EITB MEDIA
"Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketa Euskadin" txostenaren zuzendaria eta talde-koordinatzaile den Carmen Meneses Antropologia Sozialean doktorea elkarrizketatu dugu larunbat honetan Radio Euskadiko "Crónica de Fin de Semana" irratsaioan. Deustuko eta Comillaseko unibertsitateek elkarlanean egindako txostena izan da, eta Emakundek argitaratu du. Pertsonen Salerosketaren Nazioarteko Egunaren harira, tragedia hori mintzagai izan dugu saioan.
Menesesek aitortu duenez, biktimen ahultasuna dela eta, "zaila da delitua antzematea", biktima gehienak mehatxupean daudelako. Emakume gehienak atzerritarrak dira, "erasoak pairatu dituzte bidaian zehar, baina ez dute salatzen, poliziarekiko eta Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko mesfidantza dela eta", eta legez kanpoko egoera administratiboan daudelako ere. Zentzu horretan, prostituitzera behartutako emakume horiekiko Estatuaren Segurtasun Indarrek egindako "gerturatze-lana" txalotu du txostenaren zuzendariak.
Pertsonen salerosketa kasuak ekiditzeko, "egungo Atzerritarren Legea aldatzearen" alde egin du Carmen Menesesek.