Gizartea -

ERASOAK

Bi eraso sexista eta homofobo bat salatu dute Hatortxu Rocken

Antolakuntzak gogor gaitzetsi ditu erasoak eta horiek geldiaraztea guztien ardura dela gogorarazi dute, "guztion ardura izango da helburu hau lortzea. Eta, batez ere, zuena, gizonena. Zuentzako ere mezu argi bat daukagu: ez erasotu" ohartarazi dute.

Elkarretaratzea gaur, Hatortxun. Argazkia: @Hatortxurock
Elkarretaratzea gaur, Hatortxun. Argazkia: @Hatortxurock
Bi eraso matxista eta eraso homofobo bat salatu dituzte Hatortxu Rock jaialdian

00:28

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Hatortxu Rocken, bart gertatu ziren "hainbat eraso sexista eta homofobo salatzeko". "Hatortxu gune segurua izan dadin neurriak hartu ditugun arren, nazkaz eta amorruz beterik esan behar dizuegu atzoko egunean ez genuela lortu" adierazi dute antolakuntzatik.

Atzo 10 minutuz eten egin zuten jaialdia, eszenatokira igo eta gertatua salatzzko. Topagunea "guztiontzako gune segurua izateko lanean jarraituko" dutela berretsi dute eta erasoak geldiaraztea guztien ardura dela berretsi dute: "Gure esku ditugun tresna eta baliabide guztiak jarriko ditugu Hatortxu guztiontzko gune seguru bilakatzeko: erasoen aurkako protokoloa, brigadak, gune seguru infoguneak, puntu moreak barra eta segurtasunean. Hala ere guztion ardura izango da helburu hau lortzea. Eta, batez ere, zuena, gizonena. Zuentzako ere mezu argi bat daukagu: ez erasotu" irakurri du antolakuntzako ordezkari batek:

Bigarren eguna izango du gaurkoa musika jaialdiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Eraso sexualak gaur Musika jaialdiak Nafarroa