Gizartea -

jaietako delituen balantzea

122 ziztada salatu dituzte guztira Baionako bestetan

Baionako suprefetak jaietan zehar jasotako delituen balantzearen arabera, giro lasaia izan da, oro har, azken egunotan. Poliziak sei atxiloketa jaso ditu, eta 13 arau hauste alkohol kontroletan ere.

Sexu erasoen aurkako kartela, Baionako bestetan. Argazkia: EITB Media
Sexu erasoen aurkako kartela, Baionako bestetan. Argazkia: EITB Media
Sexu erasoen aurkako kartela, Baionako bestetan. Argazkia: EITB Media

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako suprefetak bestetako segurtasun agiria kaleratu du astelehen honetan; oro har "giro lasaia" izan dela dio baina, besteak beste, 122 ziztada salaketa jasotzen ditu. Azken gaueko balantzeari dagokionez, aparteko arazorik izan ez dela nabarmendu du txostenak.

Sei atxiloketa izan dira guztira egunotan; genero indarkeriagatik, lapurretagatik, poliziari irain egiteagatik eta jendaurrean biluzteagatik.

Alkohol kontroletan, berriz, 13 arau hauste jaso ditu Baionako Poliziak. Alkohol kontsumoarekin lotura zuten horietako seik, eta beste arrazoiengatik izan dira gainerakoak.

Azken egunotan kezka zabaltzen ari diren sumisio kimiko saiakera edo ziztadei dagokienez, berriz, 122 salatu dituzte guztira. Gainera, hamar pertsonak jo dute txosnaguneko postu medikoetara ziztadak jaso dituztelako susmoarekin, eta bakarrari egin diote lagin hartzea.

Zer dago azken asteotan emakume ugarik salatutako ziztaden atzean?
Zer dago azken asteotan emakume ugarik salatutako ziztaden atzean?
Zer dago azken asteotan emakume ugarik salatutako ziztaden atzean?

01:10

Postu mediko horietan 131 pertsona artatu dituzte orora, horien artean, 78 adingabe.

Bestalde, etxetik 48 dei jaso ditu Poliziak eta, azken horietan, 18 esku hartze izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Iparraldea albisteak Delituak azken ordukoa Baionako albisteak Gizartea albisteak Sexu-abusuen biktimak gaur Gaurko titularrak Eguneko albisteak Jaiak Matxismoa Sumisio kimikoko kasuak