Gizartea -

indarkeria matxista

Epaileak baldintzapean aske utzi ditu Zizurkilen salatutako sexu erasoagatik atxilotuta zeuden bi gizonak

Emakume bati lapurreta eta sexu abusua egitea egotzita atxilotu zituzten bi gizonak igandean, eta Tolosako epailearen aurretik pasa dira gaur goizean.

Zizurkil eta Villabona arteko zubia. Argazkia: EITB Media
Zizurkil eta Villabona arteko zubia. Argazkia: EITB Media
Zizurkil eta Villabona arteko zubia. Argazkia: EITB Media

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak baldintzapean aske utzi ditu Zizurkilen asteburuan salatutako sexu erasoarekin lotuta atxilotuta zeuden bi gizonak.

Emakume bati lapurreta eta sexu abusua egitea egotzita atxilotu ondoren, Tolosako epailearen aurretik igaro dira gaur goizean. Deitzen dituztenean epaitegian aurkezteko baldintzapean libre gelditu dira.

Biktima Villabonako jaietatik etxera zihoala egin zioten eraso, igande goizaldean. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen orduan, jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Gainera, beste bi ikerketa ere ditu zabalik Villabonan salatutako erasoengatik.

Hain zuzen ere, elkarretaratzea egin zuten atzo Villabonan azken egunotako jaietan gertatutako zenbait eraso salatzeko, Zizurkilgoa tartean.

Ehunka lagun bildu dira Villabonan, jaietako erasoak salatzeko
Ehunka lagun bildu dira Villabonan, jaietako erasoak salatzeko
Ehunka lagun bildu dira Villabonan, jaietako erasoak salatzeko

01:25

Zizurkilgo Udalak "gogor" salatu zuen gertatutakoa, eta "elkartasun eta babes osoa" adierazi zizkion erasoa jasan zuen emakumeari.

Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen "irmoa" adierazi zuen kasu horren eta Villabonan ere salatutakoaren aurrean. Foru erakundeak indarkeria matxistarik gabeko jaiak nahi zituela adierazi zuen, "emakume guztiek aisialdiaz eta gizarte harremanez berdintasunean gozatzeko aukera izan dezaten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Herriak eta Hiriak Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxista Gaurko titularrak Eguneko albisteak Mundu matxista Eraso sexualak gaur