Gizartea -

Andre Maria Zuriaren jaiak

Zeledon Andre Maria Zuriko balkoira jaitsi da berriro: "Zuen falta nabaritu dut!"

"Aurten gurekin hemen ez dauden guztiengatik, eta neskentzako festa seguruen alde", oihukatu du Gorka Ortiz de Urbinak. "Bi urte geroago, gozatu!" eta "gora gu ta gutarrak!", erantsi du, hunkituta.

Zeledonen jaitsiera. Argazkia: EITB Media
Zeledonen jaitsiera. Argazkia: EITB Media
Zeledonen jaitsierak pandemia osteko Andre Maria Zuriaren 2022ko jaiak abiatu ditu jai giroan

0:43

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka gasteiztarrek jaso dute gaur Zeledon, eta jaiaren eta zalapartaren buruzagi "izendatu" dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien sei egunetarako. Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak hasi dira. Oraingoan, ordea, ohiko formatua izan dute azken bi urteetan pandemiaren ondorioz ospakizun ofizialak bertan behera geratu ondoren.

Zalduondoko baserritarrak ez du hutsik egin, eta San Migel elizako kanpandorretik jaitsi da. Aldez aurretik, txupinazoak Andre Maria Zuriaren plazan zeuden milaka pertsonen poztasuna eragin du. Bost emakumek bota dute txupinazoa aurten: Elena Loyo eta Ruth Brito atletak, Maria Jose Saez de Cortazar ostalariak, Jaione Prado dendariak eta Arantza Navarro ikertzaileak.

2022ko Zeledonen jaitsiera desiratua eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaien hasiera, osorik
2022ko Zeledonen jaitsiera desiratua eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaien hasiera, osorik
2022ko Zeledonen jaitsiera desiratua eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaien hasiera, osorik

17:03

Zeledonek zapia jarri die bost emakumeei, alkateari eta alkateordeari, eta bere hitzaldiari hasiera eman dio.

"Aurten gurekin hemen ez dauden guztiengatik, eta neskentzako festa seguruen alde", oihukatu du Gorka Ortiz de Urbinak. "Zuen falta nabaritu dut!", "bi urte geroago, gozatu!" eta "gora gu ta gutarrak!", erantsi du hunkituta.

Zeledonen jaitsiera biziki ospatu dute 50.000 lagunek Andre Maria Zuriaren plazan
Zeledonen jaitsiera biziki ospatu dute 50.000 lagunek Andre Maria Zuriaren plazan
Zeledonen jaitsiera biziki ospatu dute 50.000 lagunek Andre Maria Zuriaren plazan

1:48

Alkateak ere zoriontasuna eta jai gogoak "errespetutik" ospatzeko eskatu du. Bi urteko etenaldiaren ondotik, "bizarrak zutik jarri" zaizkiola onartu du agintariak, festa hasiera "hunkigarria eta ahaztezina" izan delako.

San Migel elizako balkoian politikariak eta gizarte, kultura eta kirol arloko ordezkariak elkartu dira, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietarako sailburua, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea.

Zeledonen jaitsiera tradizionalarekin hasita, jaiak abuztuaren 9raino luzatuko dira, hainbat artisten eta talderen kontzertuak barne hartzen dituen programazioarekin, hala nola Tanxugueiras (abuztuak 4) Gaztea irratiaren eskutik, Mikel Erentxun eta Gozategi (abuztuak 5) edota Soziedad Alkoholika (abuztuak 8).

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Andre Maria Zuriaren egitarau osoa

Ospakizunetan zehar, Gasteizko Udalak 'Jaietan ere, libre izan nonahi!' kanpaina indartu, eta 2.000 pegatina eta binilo banatuko ditu indarkeria matxistaren aurkako baliabideei buruzko informazioarekin.

Urtaranek esan du Gasteizko jaietan ziztaden ''izurrite matxistaren'' aurkako baliabideak jarriko dituztela

01:14

Kanpainaren helburuak honako hauek dira: indarkeria matxistaren kasuak detektatzeko jarraibideak eskaintzea, eskuragarri dauden baliabideez informatzea, erantzunkide izatea eta sare bat ehuntzea hiriko giza eragileekin batera.

Bestalde, Josu Bujanda Ertzaintzaren arduradunak nabarmendu duenez, EAEko hiriburuetako jaietako gune jendetsuenetan eta gaueko aisialdiko establezimenduetan kaleko jantziekin doazen Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren agenteak ibiliko dira ziztadak atzeman eta azkar jarduteko.

"Bihar lehen erronka edukiko dugu Gasteizekin, Zeledonen jaitsierarekin, eta dispositibo berezia prestatu dugu ziztadekin egindako eraso horiei zuzenduta", azaldu du Bujandak.

Josu Bujanda, Ertzaintzako burua: "Prebentiboki eta ikerketa aldetik izango gara jaietan"
Josu Bujanda, Ertzaintzako burua: "Prebentiboki eta ikerketa aldetik izango gara jaietan"
Josu Bujanda, Ertzaintzako burua: "Prebentiboki eta ikerketa aldetik izango gara jaietan"

01:11

Ai Laket elkartea: 'Beldurrak ez ditu emakumeak jaietatik, kaleetatik eta gaueko girotik aldenduko'
Ai Laket elkartea: 'Beldurrak ez ditu emakumeak jaietatik, kaleetatik eta gaueko girotik aldenduko'
Ai Laket elkartea: 'Beldurrak ez ditu emakumeak jaietatik, kaleetatik eta gaueko girotik aldenduko'

1:30

EITB ere, jaietan

Andre Maria Zuriaren jaiek tarte zabala izango dute EITBko hedabideetan. Jaietako ekitaldi nagusiak zuzenean jarraitu ahal izango dira telebista, irrati eta Internet bidez. Halaber, Arabako hiriburuko festa giroaren berri ere emango dute albistegi eta saio ezberdinetan.

Igande gauean, "Lau Teilatu" saioaren atal berri bat izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Ilaski Serranok gidatuta.

Gasteizen grabatutako beste emanaldi berezi bat ere izango dugu: Aihotz plazan egingo den txistulari kontzertua, hain zuzen ere.

EITBk zuzenean eskainiko ditu Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera (igandean, 11:45ean, ETB2n eta eitb.eus-en) eta Zeledonen igoera (asteartean, 23:40ean, ETB1en eta eitb.eus-en), Ilaski Serrano gidari dela.

Bestalde, abuztuaren 1etik Julian Iantzik gidatzen duen "Edozein Herriko" saioa Gasteiztik egiten ari dira, eta bertan izango dira hilaren 11ra arte.

Bukatzeko, Andre Maria Zuriaren Torneoko partidak izango ditugu ikusgai datozen egunetan "ETB Kantxa" saioan (ETB1 eta eitb.eus).

Gainera, EITB Taldeko irratiek ere arreta berezia eskainiko diete Andre Maria Zuriaren jaiei, Radio Vitoriak, batik bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Gasteizen Euskal hiriburuak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz Gaurko azken ordukoa Jaiak