Gizartea -

GERTAKARIA

Emakume bat erreskatatu dute Mompas inguruko harkaitzetatik, Donostian

Emakumearen bila ari ziren 22:00etatik larrialdi zerbitzuak, senide batek hura aurkitzen ez zuela abixatu zuenetik. Zurriola hondartzan aurkitu zituzten bere gauza batzuk.

Sagues eta Mompaseko arkaitz ingurua. Argazkia: Xanti Esnaola Eskisabel
Sagues eta Mompaseko arkaitz ingurua. Argazkia: Xanti Esnaola Eskisabel
Sagues eta Mompaseko arkaitz ingurua. Argazkia: Xanti Esnaola Eskisabel

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat erreskatatu dute bart Itsas Salbamentuko helikoptero batekin Donostian, Mompas inguruko harkaitzetatik, Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.

Azaldu dutenez, 22:00ak aldera abisua jaso zuten larrialdi zerbitzuek emakume bat falta zela jakinaraziz. Bila hasi eta handik tarte batera Zurriola hondartzan aurkitu zituzten bere gauza batzuk.

Bilaketa lanetan aritu ziren Ertzaintza, Udaltzaingoa, suhiltzaileak zein Itsas Salbamentuko helikoptero bat. 00:40ak aldera aurkitu zuten emakumea, onik, hipotermia puntu arin batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak