Gizartea -

ARABA

Zanbranako sutea egonkortuta dago, eta suhiltzaileak perimetroa ezartzen ari dira

Herriko alkateak adierazi du sutearen jatorria ibilgailu batetik botatako zigarro punta batetik datorrela. Hala ere, Arabako Suhiltzaileen buruaren arabera, sutea basoan piztu zen, eta ez dute sutea errepidean hasi zen probarik aurkitu.

Zanbranako sutea. Argazkia: EITB Media.
Zanbranako sutea. Argazkia: EITB Media.
Zanbranako sutea egonkortzea lortu dute, baina inguru malkartsuak perimetroa ezartzea zailtzen du

01:24

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zanbranan (Araba) igande arratsaldean piztu zen sutea egonkortuta dago, eta suhiltzaileak perimetroa ezartzen ari dira, SOS Deiak Twitter kontuan adierazi duenez.

Alberto Amenabar, Arabako Suhiltzaileen buruak Euskadi Irratian adierazi du egoera hobetu egin dela, baina oraindik lan asko geratzen dela egiteko.

Herriko alkateak, Aitor Abeciak, bestalde, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean ziurtatu du sua "kontrolatuta" dagoela, baina ez itzalita. Alkatearen esanetan, sutearen jatorria ibilgailu batetik botatako zigarro punta batetik dator.

Hala ere, Suhiltzaileen buruaren arabera, sutea ez dago kontrolpean, eta bere taldeak jatorria zein den ziur ez dakien arren, basoan piztu zela susmatzen du; ez dute sutea errepidetik hasten ikusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Arabako Foru Aldundia albisteak Gaubea gaur