Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

Motozale bat larri zauritu da Luzaiden, errepidetik aterata

Istripua N-135 errepidean gertatu da 14:58ak aldera. Hasiera batean, Luzaideko talde medikoak artatu du zauritua. Ondoren, esku-ohean eraman dute mugaraino. Bertan, helikoptero batek hartu eta Frantziako osasun zentro batera eraman du.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat larri zauritu da Luzaiden (Nafarroa), N-135 errepidetik aterata.

Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, istripua 14:58 aldera gertatu da.

Hasiera batean, Luzaideko talde medikoak artatu du zauritua. Ondoren, esku-ohean eraman dute mugaraino. Bertan, helikoptero batek hartu eta Frantziako osasun zentro batera eraman du.

Auritzeko suhiltzaileak eta Guardia Zibila bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak