Gizartea -

IPARRALDE

40 lagunek baino gehiagok arrain hozkadak jaso dituzte Hendaiako Hondartzan

Sorosleen arabera, ez dira izan ez marmokak, ez itsasertzeko beste arrain espezie txikiak. Hozkadak ez dira larriak, eta ez dute minik sortzen.

Hendaiako Hondartza. Argazkia: EITB Media.
Hendaiako Hondartza. Argazkia: EITB Media.
Hendaiako Hondartza. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 pertsonak baino gehiagok arrain hozkadak jaso, eta artatu behar izan dituzte Hendaiako hondartzan.

Hozkada horiek hondartzako inguru jakin batean gertatzen ari dira, bereziki goizez, eta gehienak, astelehenean zenbatu ziren. Egun horretan, itsasoan zerbaitek hozka egin ondoren, dozenaka bainularik sorospen zerbitzuetara jo zuten.

Orain arte ez dago argi zein espeziek kosk egin dien, baina, sorosleen arabera, ez dira izan ez marmokak, ez itsasertzeko beste arrain espezie txikiak.

Hozkadak ez dira larriak, eta ez dute minik sortzen. Momentuz, ez dute ondoriorik eragin bainularien osasunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Hendaia Euskal Kostaldea Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea