Gizartea -

Indarkeria matxista

19, 33 eta 35 urteko hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabeei sexu-abusuak egitea egotzita

Hiriburuko jaietako ekitaldi batean gertatu zen, astelehenean, abuztuaren 8an, eta bertan ezagutu zituzten hiru neska adingabek jasan behar izan zituzten ukituak.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen, Udaltzaingoak 19, 33 eta 35 urteko hiru gizon atxilotu ditu adostasunik gabeko ukituak eta sexu abusua egiteagatik.

Hiriburuko jaietako ekitaldi batean gertatu zen, astelehenean, abuztuaren 8an; hiru neska adingabek ukituak jasan zituzten.

Salaketa jarri ostean, Udaltzaingoak dispositiboa jarri zuen abian, eta goizaldeko 02:36an topatu eta atxilotu zituzten hiru gizonezkoak Andre Maria Zuriaren plaza inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Gasteizen Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Sexu-abusuen biktimak gaur Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa Feminismoa