Gizartea -

Suteak

Suhiltzaileak hainbat sutetan dabiltza lanean Asturiasen, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Murtzian

Asturiasen, bederatzi baso-sute daude piztuta larunbat arratsaldean; Galizian, Ourensen, sute batek 2.100 bat hektarea ditu kiskalita.

EFEk Ourensen hartutako argazkia.
EFEk Ourensen hartutako argazkia
EFEk Ourensen hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileak eta agintariak hainbat sutetan dabiltza lanean espainiar Estatuan larunbat arratsaldean. Kezka bereziki handia sortzen dute Asturiasen, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Murtzian piztuta dauden hainbatek; izan ere, Asturiasen, bederatzi baso-sute daude aktibo, eta Galizian, Ourensen, beste sute batek 2.100 bat hektarea ditu kiskalita.

Testuinguru honetan, Asturiasen, Larrialdietako Zerbitzuak jakitera eman du bederatzi sute daudela aktibo, zazpi udalerritan. San Martin de Oscosen hiru daude piztuta, asteazkenetik; horiei erreparatuta, Loujedokoa goizetik dute kontrolpean, eta Piornokoa egonkortutzat jotzen dute. Villarquillekoa, aldiz, berrikusten ari dira.

Pradiasen, La Bobian eta Loredon ere berrikusten ari dira beste sute batzuk; izan ere, lau egun daramatzate aktibo. Halaber, ostiral gauean, beste bat piztu da, El Peligron, Tineon. Asturiaseko Gobernuak emergentzia-fasera igoarazi zion Baso Suteen Planari, asteazkenean.

Galizian, Ourensen, Lazako suteak 2.100 bat hektarea ditu kiskalita, Chandrexa de Queixako sutearekin lotu ostean. Aktibo dago, baina Landa Eremuko Sailak "perimetroa ia ezarrita" duela adierazi du. Jose Gonzalez sailburuak berretsi du bilakaera ona duela, egonkortze aldera, eta puntu beroak freskatzen ari direla.

Ildo horretan, sailburuak zehaztu du "nahitasun-maila handia" egiaztatzen ari direla, uztaileko amaieratik, Galizian izandako baso-suteetan; hori dela eta, "delitugileei" ohartarazi die kartzela-zigorrak ez ezik "ondarezko erantzukizuna ere" dagoela, itzaltze-lanetako gastuengatik eta eragindako kalteengatik.

Gaztela eta Leonen, autonomia-erkidegoko Gobernuak 0 mailan kokatu du Avilako Santa Cruz del Valle udalerrian duela zortzi egun piztutako sutearen arriskua (0-3ekoa da eskala hori). Ostiraletik dute kontrolpean sute hori; lehen kalkuluen arabera, 1.000 hektarea kiskali dira, eta igandean dozena bat etxe hustu behar izan zituzten.

Azkenik, Larrialdietako Unitate Militarreko ordezkariak Jumillan daude lanean, Murtzian, bertan goizaldean piztutako baso-sutea itzaltzen laguntzeko. Ustez, tximista batek piztu du sua, ekaitz batean zehar; orain arte, 300 hektarea erre dira.

Moncayoko suteak hainbat herri hustea eragin du
Moncayoko suteak hainbat herri hustea eragin du
Moncayoko suteak hainbat herri hustea eragin du

01:06

Gainera, larunbat honetan Zaragozako Añon de Moncayo udalerrian piztutako sute batengatik, herri hori hustu behar izan dute, baita gertu dagoen urbanizazio bat ere, eta, halaber, Alcala de Moncayo udalerria, Aragoiko Gobernuak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Espainia albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Galizia azken ordukoa Asturias