Gizartea -
Indarkeria matxista
Gasteizen emakume batek jasandako sexu-abusua ikertzen ari da Ertzaintza
Biktimak, erietxe batean artatu behar izan dutena, eta salaketa jarri du jada; hala, Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko. Oraindik ez dute inor atxilotu.
Agentziak | EITB MEDIA
Gaur goizaldean Gasteizen emakume bati egindako sexu-abusua ikertzen ari da Ertzaintza.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, biktimak salaketa jarri du jada, eta hasiera batean sexu-erasoa izan zitekeela jakinarazi zuten arren, azkenean, sexu-abusua jasan izanagatik jarri du emakumeak salaketa. Kontuak horrela, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko; oraindik ez da atxiloketarik egin.
Gainera, emakumeari laguntzeko osasun-zentro batera bideratu den protokoloa aktibatu dute.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea