Gizartea -

Nafarroa

20 urteko gazte bat erreskatatu dute helikopteroz Lapoblacionen, Leon Dormido mendian

Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu du gizona; Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuek abisatu dute Ertzaintza. Gaztea Txagorritxuko ospitalean dago, eta belaunean du lesioa.

Leon Dormido mendian egin dute erreskatea. Argazkia: Joseba Sautua eitb.eus-eko erabiltzailea.
Leon Dormido mendian egin dute erreskatea. Argazkia: Joseba Sautua eitb.eus-eko erabiltzailea.
Leon Dormido mendian egin dute erreskatea. Argazkia: Joseba Sautua eitb.eus-eko erabiltzailea.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuek 20 urteko gizon bat erreskatatu dute igande honetan Lapoblacionen, Leon Dormido mendian. Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu du gizona; Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuek abisatu dute Ertzaintza. Gaztea Txagorritxuko ospitalean dago, eta belaunean du lesioa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez.

Hala, igandeko 10:00ak aldera, gazteak istripua izan du Leon Dormido mendiaren inguruan. Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuek Ertzaintzari deitu diote, laguntza eske; izan ere, Foru Erkidegoko behargin asko suteekin lanean zebiltzan.

Iturriak adierazi duenez, Ertzaintzak, deia jasota, mendiko konfigurazioko helikoptero bati mugiarazi dio, eta zauritua Txagorritxuko ospitalera eraman du. Lesioa du belaunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Nafarroako albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Mendizaleen istripuak