Gizartea -

Gertakaria

Adingabe bat atxilotu dute Donostian, beste bati labanaz erasotzea egotzita

Zauritutako pertsona, 17 urteko mutil bat, Gipuzkoako hiriburuko osasun zentro batera eraman dute.

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko mutil bat atxilotu dute Donostian adin bereko beste mutil bati erasotzea leporatuta. Gertakaria 3:40ean izan da, Gipuzkoako hiriburuko Clara Campoamor plazan, Kontxako pasealekuan.

 Astelehen goizaldean, adingabe batek beste bati labankadaz eraso dio. Donostiako Udalak esan duenez, minutu gutxira atxilotu du Ertzaintzak, inguruko taberna batean.

Atxilotutako gazteak arropa artean zeraman labana, eta Ertzaintzak ikerketa irekita du oraindik.

Biktima osasun zentro batean ingresatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Aste Nagusia Donostia albisteak Delituak bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nerabezaroa albisteak