Gizartea -
Koronabirusa
Covid-19aren egoerak hobera egiten jarraitzen du Euskadin, 600 positibo eta 20 ospitaleratze gutxiagorekin
Hildakoen kopurua zertxobait jaitsi da, 31tik 30era, azken asteko datuekin alderatuta. Hala ere, 15 pertsona ZIUetan daude gaur egun, joan den asteleheneko bederatzi pertsonen aldean.
Naiara Ballesteros | eitb media
Koronabirusaren intzidentziak hobera egiten jarraitzen du Euskadin, gaur argitaratu den azken buletin epidemiologikoaren adierazle gehienek berriro behera egin ostean.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 30 pertsona hil dira, aurreko astean 31 izan ziren bitartean, eta igandera arte 180 ospitaleratze zenbatu dituzte gela arruntetan (joan den astelehenean 286 ziren), eta 15ek tratamendua jasotzen dute ZIUetan. Duela 7 egun, 9 ziren ZIUetan zeuden gaixoak.
Ildo beretik, positiboen kopurua ere aurkezten da, 1.203 guztira, aurreko asteko 1.881ekin eta abuztuaren 1ean argitaratutako buletinean jasotako 2.730ekin kontrastatuz.
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziari dagokionez, azken txostenaren arabera 140,62 da; hau da, duela astebete baino 69 kasu gutxiago.
Aste honetan, 10.985 test diagnostiko egin dituzte, eta 768 positibo eman dira; beraz, positibotasun tasa % 11koa da. Birusaren birsorkuntza indizeari dagokionez, Euskadin 0,82koa da, Araban 1,00ekoa, Bizkaian 0,77koa eta Gipuzkoan 0,80koa.