Gizartea -
Zirkulazio-istripua
Andoaingo gazte bat hil da Sorian, zirkulazio-istripuan
Hildakoa 21 urteko gazte bat da. Hinojosa del Campo udalerrian, astelehen goizean, zihoan autoa errepidetik irten zen. Beste hiru lagun zauritu ziren ezbeharrean.
EITB MEDIA
Andoaingo 21 urteko gazte bat hil da zirkulazio-istripuan Soriako Hinojosa del Campo udalerrian (Gaztela eta Leon), Aiurri tokiko hedabideak bere edizio digitalean jakitera eman duenez. Hiru lagun zauritu dira, gainera, ezbeharrean.
Istripua asteleheneko 7:45 aldera jazo zen. Orduan, Larrialdietako Zerbitzuek abisua jaso zuten; bertaratuta, Zerbitzuek baieztatu zuten errepidetik irtendako auto batean zihoan pertsona bat hilik zegoela, eta zauritutako beste hiru lagun artatu behar izan zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea