Gizartea -
Trafikoa
Mugan eratutako auto-ilarek kaosa eragin dute berriz Irunen
Biriatuko mugan ilara luzeak sortu dira berriz ostegun honetan, eta horrek kaosa ekarri du Irunen eta Zarautzen.
Agentziak | EITB MEDIA
AP-8 autobidean auto ilarak amaitutzat eman dira gaur gauean Irunen, Baionako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Pilaketak 9 kilometrotara iritsi izan dira egunean zehar AP-8ko puntu horretan, eta Zarauzko bidesariaren parean ere esanguratsuak izan dira.
Hala, Segurtasun Sailak amaitutzat eman ditu gaueko 22:30ak aldera.
Bestalde, GI-3440 errepideko 16. kilometroan, Hondarribian (Gipuzkoa), zuhaitz bat erori da.
Santanok "konponbideak" eskatu ditu
Jose Antonio Santano Irungo alkateak mugako herriaren "etsipena" adierazi du AP-8 autobidean, udalerriaren parean, izaten ari diren "auto ilaren" aurrean.
Prentsaurrekoan, Santanok gogora ekarri du AP-8ko mugako puntu horretan ohiko fenomenoa direla auto pilaketak, "urtero abuztuaren amaieran ematen dena", baina orain arte ez direla "hilabete erdialdera gertatu".
Irungo alkateak "kezka" azaldu du "iparraldera doazen milaka ibilgailuren kolpe garrantzitsu" horren aurrean. "Datozen asteetan urtero bezala" gertatuko direla aurreikusi du, eta "konponbideak" eskatu ditu.