Gizartea -

EGURALDIA

Egunak pasa ahala agertzen joango den eguzki lotsati batekin hasiko da astea

Astelehena egun hodeitsua izango da, baina astearterako beroa espero da. Asteko hurrengo egunak nahiko ezegonkorrak izango dira, eta prezipitazioak buelta daitezke.

Faltzes, Nafarroan, igande honetako goizean. Argazkia: Carlos Mediavilla Arandigoyen.
Faltzes, Nafarroan, igande honetako goizean. Argazkia: Carlos Mediavilla Arandigoyen.
Faltzes, Nafarroan, igande honetako goizean. Argazkia: Carlos Mediavilla Arandigoyen.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean igandeko hodeitza hegoalderaino zabalduko da eta egun hodeitsua izango da. Astearterako, halere, egun eguzkitsua espero da. Asteko hurrengo egunetan euria egin dezake lurraldeko zenbait puntutan.

Euskalmeten arabera, astelehenean Kantauri isurialdean ia egun osoa izango da hodeitsua, baina egunaren lehen partean hodeitza trinkoagoa izango da, eta zaparrada batzuk ditzake han-hemenka. Hegoaldea aurrerako egunetan baino lainotuago egongo da, batez ere goizean. Haizeak ipar-mendebaldetik edo iparraldetik joko du, eta tenperatura apur bat gehiago jaitsiko da.

Tenperatura maximoak 26 gradukoak izango dira Iruñean eta 24 gradukoak Bilbon eta Gasteizen. Donostia izango da hiribururik hotzena; maximoak 23 gradura helduko dira.

Minimoei dagokienez, Gasteizek izango ditu tenperatura minimo hotzenak, 15 gradurekin, eta Bilbok beroenak, 19 gradurekin. Iruñean minimoak 17 gradutara jaitsiko dira, eta Donostian 18 gradutara.

Asteartean goizean goiz behe-hodeien tarte hodeitsuak izango dira, eta barnealdean lanbroa eta behe-lainoa sortuko dira, Euskal Metereologia Agentziaren arabera. Orduak pasa heinean garbitzera egingo du eta arratsaldeko lehen orduetarako ia oskarbi egongo da.

Arratsalde-gauean baliteke bero-hodei batzuk garatzea. Tenperatura nabarmen igoko da; barnealdean berriro ere 30 ºC-ak gaindituko dira eta kostaldetik hurbil ere 26-28 ºC ingurukoak izango dira maximoak. Ekialdeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da.

Hegoaldean tenperatura maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira; 35 gradukoak Iruñean eta 33 gradukoak Gasteizen. Bilbon eta Donostian 29 eta 28 gradukoak izango dira, hurrenez hurren.

Minimoei erreparatuz, Gasteizek berriro ere izango ditu minimorik baxuenak. Bertan termometroak 13 gradura jaitsiko dira, 17 gradura Iruñean, 19 gradura Bilbon eta 18 gradura Donostian.

Asteko hurrengo egunak nahiko ezegonkorrak izango dira. Asteazkenean beroa egingo du, baina ekaitza egon daiteke hainbat puntutan. Ostegunean tenperaturek behera egingo dute, eta euria egin dezake. Prezipitazio horiek ostiralean ere espero daitezke, baina tenperaturek gora egingo dute.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Donostiako azken albisteak Iruñeko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz Albisteak