Gizartea -
GERTAERAK
83 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Zornotzan indarkeria zantzuekin
Gizonaren gorpua Santiago Onaindia Kalean aurkitu zuten igande honetako arratsaldean. Ertzaintzak martxan jarri du ikerketa.
EITB MEDIA
Ertzaintzak 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuen larunbat honetan Zornotzako Santiago Onaindia Kalean. Gizonaren gorpuak indarkeria zantzuak zituen, arma zuriz eragindakoak.
Ertzaintzak ikerketa hasi du, eta hipotesi guztiak mahai gainean daude. Dirudienez gizonak bere buruaz beste egin zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea