Gizartea -
ISTRIPUA
Atzera normaltasuna da nagusi Muskizen, goizean gertatutako istripuak eragindako ilarak amaitu ostean
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Muskizen 11:30 aldera, Arenako zubiaren parean, Bilborako noranzkoan. Errei bat itxita egon da eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute. 3 kilometro arterainoko auto-ilarak sortu dira.
EITB MEDIA
A-8an Muskizen, normaltasunera itzuli da trafikoa, gaur goizean izandako istripua konponduta.
Auto batek eta kamioi batek istripua izan dute 11:30 aldera, A-8 errepidean Muskiz parean, La Arenako zubiaren parean eta Bilborako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, autogidaria ospitalera eraman behar izan dute, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez.
Talkaren ondorioz, errei bat itxita egon da Bilborako noranzkoan garbiketa lanak amaitu bitartean eta auto ilarak eragin ditu horrek. Une batean 3 kilometrorainoko ilarak osatu dira, Kantabriarako mugarainokoak.
Trafiko Zuzendaritzak berri eman duenez, 14:15ak pasatxo amaitu dituzte errepidea garbitzeko lanak; halere, auto-ilarak ez dira 15:00ak arte desegin.