Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiari erasotzeagatik, Gasteizen

Igande honetan atxilotu du Udaltzaingoak, genero-indarkeriaren arloko lesio-delitu bat egin duelakoan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu du, igande honetan, genero-indarkeriaren arloko lesio-delitu bat egin duelakoan. Hain zuzen ere, bikotekide ohiari eraso dio, eta iraindu du, ustez, kalean eta biktimaren etxean, astelehen honetan Udalak jakitera eman duenez.

Igandeko goizaldean gertatu zen, 01:00ak aldera, Gasteiz erdiguneko kale batean. Bikotekide ohiak emakume bati eraso egin ziola abisatu zieten patruilei, eta etxean topatu zuten emakumea, zauri arinekin.

Emakumeak agenteei adierazi zienez, aurrez bikotekide ohiak iraindu zuen eta eraso zion, lehenengo kalean eta gero etxean. Udaltzainek gizonezkoa bilatzeari ekin zioten, eta handik gertu zegoen kale batean atxilotu zuten.

Bestetik, udaltzainek 36 urteko gizon bat ere atxilotu dute igandean, hiriko erdigunean, zigorra haustearekin lotutako delitu batekin ustez zerikusia duelakoan. Emakume baten oihuak entzutean, esku hartu zuen patruila batek, goizeko lehen orduan. Haren aurkako urruntze-agindua zuen gizon bat gerturatzen ari zitzaiola ikustean hasi zen oihuka emakumea. Gizona aurkitu eta, aginduak indarrean jarraitzen zuela egiaztatuta, agenteek atxilotu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Delituak bideoak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Albisteak