Gizartea -
LAN ISTRIPUA
Langile bat hil da Markina-Xemeingo harrobi batean
34 urteko langilea harri handi batek harrapatuta hil zen astelehen honetan. LABek mobilizazioetan parte hartzera dei egin du.
EITB MEDIA
34 urteko langile bat hil zen astelehen honetan Markina-Xemeingo Lekoitz harrobian harri handi batek harrapatuta, LABen arabera.
Sindikatuak salatu du 52 langile hil direla lan istripuz Euskal Herrian 2022a hasi zenetik, horietatik 5 abuztuan.
LABek dei egin du datozen orduetan gehiengo sindikaletik deituko diren mobilizazioetan parte hartzera, senide eta lagunei babesa eskeintzeko eta behingoz neurriak har daitezen aldarrikatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea