Gizartea -

Bizkaia

Gizon baten hilotza topatu dute argiteria kutxatila baten barruan, Galdakaon

Ertzaintzak uste du kablea lapurtzeko saiakeran hil dela. Gertakaria Galdakaoko Bengoetxe auzoan jazo da, goizaldean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten hilotza topatu dute udalerriko argiteriaren kutxatila baten barruan, Galdakaon. Hipotesi nagusiaren arabera, kablea lapurtzeko asmoz sartu da eta, argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, bertan zendu da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakaria Bengoetxe auzoan jazo da, gaur goizaldean.

Bizilagun batek aurkitu du gizonaren gorpua eta larrialdietarako zerbitzuak ohartarazi ditu. Poliziak, osasun zerbitzuko langileak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta hilda zegoela egiaztatu dute.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du martxan, baina lehendabiziko zantzuen arabera, kable elektrikoa lapurtzeko sartu da kutxatilan eta bertan hil da.

Hilotza Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko. Oraingoz, ez dute argitu biktimaren nortasuna.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak