Gizartea -
EGURALDIA
Abisu horia prezipitazio handiengatik arratsalderako Euskadin
Abisua 14:00etatik 24:00etara izango da indarrean. Ekaitz-guneetan haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete eta txingorra tamaina handikoa izan daiteke.
EITB MEDIA
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du prezipitazio handiengatik asteazken arratsalderako, 14:00etatik 24:00etara, Euskadiko lurralde osoan.
Euskalmeten arabera, toki batzuetan ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke.
Zaparrada trumoitsuak izango dira, eta zaparrada horiekin batera txingorra bota dezake. Haize boladak gogorrak edo oso gogorrak izango dira. Ekaitz-guneetan haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete eta txingorra tamaina handikoa izan daiteke.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea