Gizartea -

Donostia

Abuztuaren 31ko gertaerak gogoratzeko prestatzen ari da Donostia

Donostiako Udalak 1813ko eraso eta suteak gogoratzeko ekitaldiak aurkeztu ditu. Eguneko ekitaldiez gain, erakusketa bat eta hitzaldiak izango dira astean zehar.

Hiria hartu zuteneko gertaeren antzepena. EITBren artxiboko bideo batetik hartutako irudia.
Hiria hartu zuteneko gertaeren antzepena. EITBren artxiboko bideo batetik hartutako irudia.
Hiria hartu zuteneko gertaeren antzepena. EITBren artxiboko bideo batetik hartutako irudia.

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak asteazken honetan aurkeztu ditu abuztuaren 31ko hondamendia gogorarazteko oroitzapen ekitaldiak. 

1813ko abuztuaren 31an tropa ingelesek eta portugaldarrek hiria menderatu ondoren, su eman zioten. Kale bakarra utzi zuten ukitu gabe, ostatu hartzeko balio izan ziena okupazioak iraun zuen denboran. Gaur egun, Abuztuaren 31 kalea bezala ezagutzen da. Aspalditik, egun horretako ezbeharra gogora ekartzeko helburuarekin hainbat ekitaldi egiten dira.

Gaurko aurkezpenean, Eneko Goia alkateak eskerrak eman nah izan dizkie herritar guztiei, baita elkarte gastronomiko, instituzio eta erakunde ezberdinei ere," hiriak duela 200 urte jasandako sarraskia gogorarazteko urtez urte egindako lanagatik". 

Hau da abuztuaren 31rako antolatutako ekitaldien egitaraua:

11:30. Elizkizun Nagusia San Bizente elizan, Easo Araoz Gazte abesbatza, Aiert Beobide dantzaria eta Udaleko Txistulari taldearekin.

12:45. Lore eskaintza Itsasoko Atean (Portaletas).

17:00. Patiñako elkarteak Koruko Ama Birjinaren plazatik Zuloaga plazaraino hurbilduko dira.

17:15. Indar aliatuak Kursaaletik Zuloaga plazaraino hurbilduko dira.

18:00. Urteurreneko desfilea abiatuko da Zuloaga plazatik.

19:00. Minutuko isilunea Bulebarreko kioskoan.

19:00. Sutan fikziozko film laburraren proiekzioa San Jeronimo aretoan. Proiekzioaren ondoren, mahai ingurua izango da Naia Artzamendi zuzendari eta gidoilariarekin eta beste bi lagunekin.

19:30. Bretxako erasoa eta hiriaren okupazioa itxuratuko dituzte.

21:00. Gazteluaren erasoa eta Donostiaren erreketa antzeztuko dituzte Zuloaga plazan.

21:30. Kanpai hotsak hiriko eliza desberdinetan eta Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak piztea. Zuzien argitan zeremonia martxa abiatuko da San Bizente elizako ataritik, Donostiako Ereserki Zaharraren doinuaren laguntzarekin, eta Santa Maria elizaren atarian amaituko da, Jose Maria Usandizagaren Abuztuaren 31ko hildakoen martxaren airea lagun.

Ekitaldietan parte hartuko dute Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak, Easo Araoz Gazte abesbatzak, Santa Cecilia abesbatzak, Gaztelupe abesbatzak, Aiert Beobide dantzariak, Andoni Aleman prosalariak eta Xabier Otaegik, aurkezle lanetan.

Erakusketa eta hitzaldiak

Hilaren 31ko ekitaldiez gain, erakusketa bat eta hainbat hitzaldi egongo dira aipatutako gertaerak ezagutu eta ospatzeko.

Abuztuaren 25etik 30era, San Jeronimoko hitzaldi aretoan erakusketa bat egongo da, azalpen panelekin.

Hitzaldiei dagokionez, hilak 26an, ostiralez, Ramon Guirao Larrañagak "La batalla de San Marcial (1813)" hitzaldia eskainiko du; abuztuak 29 asgtelehenean Jose Javier Pi Chevrotek "Las fortificaciones de San Sebastián" hitzaldia emango du eta hilak 30ena, asteartea, Jose Mariaa Leclercq Saizek emango du hitzaldia, "El asalto del 31 de agosto" izenburu duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Jaiak Historia