Gizartea -

Bizkaia

Liskarrak izan dira Sestaoko eta Barakaldoko jarraitzaileen artean, lagunarteko partida baten atarian

Istiluak 19:00ak aldera gertatu dira Sestaoko kaleetan. Pertsona bat ospitalera eraman dute zaurituta, eta beste hainbat identifikatu dituzte.

Liskarrak izan dira Barakaldoko kaleetan. Argazkia: @football_norte
Liskarrak izan dira Barakaldoko kaleetan. Argazkia: @football_norte
Liskarrak izan dira Barakaldoko kaleetan. Argazkia: @football_norte

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamarnaka lagunen arteko borroka bat izan da arratsalde honetan Sestaon, Sestao Riverrek eta Barakaldok lagunarteko futbol partida bat jokatu aurretik.  

Istiluak 19:00ak aldera hasi dira. Pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute, Radio Euskadik baieztatu ahal izan duenez. Halaber, hainbat lagun identifikatu ditu Poliziak.

Sare sozialetan zabaldu dituzte liskarraren irudiak. Hamarnaka gizonezko ageri dira, oihuka, korrika, objektuak jaurtiz eta makilekin kolpatuz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak