Gizartea -
KORONABIRUSA
Musukoak derrigorrezkoak dira oraindik hegazkinetan
Osasun Ministerioak Garraio ministro Raquel Sanchezen hitzak zuzendu ditu, eta hegazkinetan derrigorrezkoa izateari utziko ez diola esan du.
EITB MEDIA
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak zuzendu egin ditu Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroaren hitzak, eta esan du maskarak derrigorrezkoak direla hegazkinetan.
Gaur goizean, Diputatuen Kongresuan, ministroak iragarri duenez, "covid-19ak eragindako osasun-larrialdiaren bilakaeraren aurrean, ezabatu egingo da aireportuetan pandemiarekin lotutako gidalerroak aplikatzeko betebeharra".
Ildo horretan, honako hau gaineratzen zuen: "Gomendio gisa ezartzen da, eta ez betebehar gisa, maskara erabiltzea, tenperatura hartzea eta kontroletan bidaiarien arteko distantzia mantentzea".
Hala ere, goizean zehar, Espainiako Gobernuak ministroaren hitzak zuzendu ditu, eta arauak bere horretan jarraitzen duela baieztatu du.