Gizartea -
OSASUNA
Onddo-sorta bat merkatutik kendu dute bi elikadura-infekzio eragiteagatik
Lehenengo alerta Euskadin eman zen. onddo frijituak "El Agricultor" markako kristalezko ontzian datoz, eta 2026/02/02ko iraungitze-data dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Autonomia-erkidegoetako osasun-agintariek oliba oliotan frijitutako onddo-sorta bat merkatutik kendu dute, kontsumitzaileengan bi elikadura-infekzio eragin dituen toxina bat izateagatik. Lehenengo alerta Euskadin eman zen.
Zehazki, onddo frijituak "El Agricultor" markako kristalezko ontzian datoz, 02/02/2021 da lote-zenbakia, eta 2026/02/02ko iraungitze-data du. Halaber, 180 gramoko pisua du eta giro-tenperaturan saltzen da, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (Aesan) jakinarazpen batean zehaztu duenez.
Produktu hori kontsumitu ondoren sintomatologiaren bat (goragalea, oka egitea edo sabeleko mina) izanez gero, osasun zentro batera joatea gomendatu dute agintariek.
Etxean produktua izatekotan, ez kontsumitzeko eta erositako tokira itzultzeko aholkatu dute.