Gizartea
TRAFIKOA
Auto-ilarak AP-8an Irunen eta A-1ean Gasteizen
EITB MEDIA
9 kilometroko pilaketak daude uneotan Biriatun Baionako norantzan eta 4 kilometrokoak A-1ean Gasteizen, Irungo noranzkoan.
-
Trafikoaren egoera AP-8an Irunen, Baionako noranzkoan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.
AP-8an Biriatuko ordainleku paretik hasita, bederatzi kilometrorainoko auto-ilarak eratu dira Baionako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.
¿¿¿¿ 9km-tako #Autopilaketak #Ap8 Km 0 #Irun-en Baionako norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 25, 2022
¿¿¿¿ 9 km de retenciones en Ap-8 Pk 0 Irun sentido Baiona.
¿¿ 011#Uda22 #Trafikoa
Era berean, autoak pilatzen ari dira A-1ean Gasteizen Irungo noranzkoan ere. Une honetan 4 kilometrokoak dira ilarak.
¿¿¿ 4 km-tako #autopilaketak.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 25, 2022
¿¿¿ Retenciones de 4 km.
¿¿011#A1 #Vitoria_Gasteiz #Uda22 #Trafikoa
Halaber, arratsaldeko lehen orduetan Zarauzko ordainlekuak Irungo noranzkoan eratu diren ilarak amaitu dira dagoeneko.
¿#Autopilaketak AMAITUTA #Ap8 Km 38 #Zarautz-ko bidesarian Irungo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 25, 2022
¿Retenciones FINALIZADAS en Ap-8 Pk 38 peaje de Zarautz sentido Irun.
¿¿ 011#Uda22 #Trafikoa