Gizartea -
bilboko aste nagusia
26 pertsona atxilotu dituzte azken 24 orduetan Bilbon
Azken orduek hurrengo balantzea utzi dute Bizkaiko hiriburuan: 143 lapurreta txiki, 28 larderiazko lapurreta eta 5 lesio delitu. Gainera, pertsona bat identifikatu dute, ziztada kasu batekin zerikusia duelakoan.
eitb media
26 pertsona atxilotu dituzte azken 24 orduetan Bilboko Aste Nagusian, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak argitaratutako balantze bateratuaren arabera.
Hala, hurrengoak jasotzen ditu balantzeak: bost lesio delitu, 28 larderiazko lapurreta eta 143 lapurreta txiki.
Bestalde, pertsona bat identifikatu dute, ziztada kasu batekin zerikusia duelakoan.
Gainera, Ertzaintzak ikerketa abiatu du goizaldean Bilbon gizon bat sastatu duen pertsona aurkitu eta atxilotzeko. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto alkateak pozik hartu du "poliziaren eraginkortasuna", eta egindako lana zoriondu du, Aste Nagusiko aurreko edizioetan baino atxilotu gehiago antzeman ostean. Era berean, nabermendu du "garrantzitsuena" dela "gaua Aste Nagusiaz gozatu duen jendez beteta" egon dela.