Gizartea -

EZBEHARRA

Pertsona bat harrapatu du Metroak Bilbon, Abandoko geltokian

Ezbeharra 02:40ak aldera gertatu da, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute zauritua. Metro zerbitzua etenda egon da Alde Zaharra eta Indautxu artean 03:30ak arte.

Abando-Berastegi geltokiaren irteera Bilbon. Argazkia: Mikel Arrazola | Irekia
Abando-Berastegi geltokiaren irteera Bilbon. Argazkia: Mikel Arrazola | Irekia
Abando-Berastegi geltokiaren irteera Bilbon. Argazkia: Mikel Arrazola | Irekia

E.J.O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat harrapatu du gaur goizaldean Metroak Bilbon, Abandoko geltokian, eta Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute. Ez dago zaurituaren egoeraren berririk.

Ezbeharra 02:40ak aldera gertatu da, oraindik argitu ez diren arrazoiak medio.

Istripuaren ostean, geltokia hustu egin dute, eta metro zerbitzua etenda geratu da Alde Zaharra eta Indautxu artean 03:30ak arte.

Udaltzainak, ertzaintzak, suhiltzaileak eta osasun langileak aritu dira lanean.

Ikerketa zabalik da une honetan, zer gertatu den argitzeko.

Ez da izan Aste Nagusiko azken gaueko ezbehar bakarra. Izan ere, Bilboko Epaltzaren Alargunaren kalean sutea piztu da bart, eta, ondorioz, 8, 9 eta 10 zenbakiko atarietan bizi diren bizilagunak etxetik atera, eta lau txosnatan zegoen jendea bertatik atera behar izan dute.

Gainera, pertsona baten bila ere ibili dira gau osoan ibaian. 00:30 aldera, lekuko batek abisu eman zion Ertzaintzari gizon bat ikusi zuela ibaira salto egiten Olabeaga parean, eta ez zela ageri. Gau osoan bila ibili dira Gurutze Gorriaren, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren hiru ontzi pertsona horren bila uretan baina ez dute topatu. Eten egin dira bilaketa lanak, eta goizean zehar egindako bileran bilaketa bertan behera uztea erabaki dute. Ez dakite bere kabuz irten den, edo lekukoak ondo ikusi ez duen. Zantzu berririk izan ezean ez dute berriro martxan jarriko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Metro Bilbao bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Harrapatzeak gaur