Gizartea -

euskal kazetaria

Pablo Gonzalez kazetariak sei hilabete egin ditu preso eta inkomunikatuta

Gonzalez otsailaren 28an atxilotu zuen Poloniako Barneko Segurtasun Agentziak, Errusiako inteligentzia militarrerako lan egiten zuela egotzita. Kazetariak 182 egun daramatza kartzelan.

Pablo Gonzalez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Pablo Gonzalez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Sei hilabete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian espetxeratu zutela

01:53

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Gonzalez euskal kazetariak sei hilabete egin ditu preso eta inkomunikatuta, joan den otsailaren 28an Polonia eta Ukraina arteko mugan atxilotu zutenetik. Ukrainako gerraren eta horren ondorioen berri ematen ari zen.

Ordutik, inkomunikatuta dute, eta ez du abokatuarekin eta familiarekin hitz egiterik izan. Poloniako Barne Segurtasunerako Agentziak Errusiaren espioi izatea egotzi dio kazetariari.

Gonzalo Boye Pablo Gonzalezen abokatuak aste honetan Radio Euskadin egindako adierazpenetan ziurtatu zuenez, Poloniako Fiskaltzak kazetariaren behin-behineko espetxealdia luzatzen jarraitzen du ez duelako kazetariaren aurkako frogarik mahai gainean.

Halaber, Boyek gogor kritikatu zuen Polonia, defendatuz bere jarrera ez dela herrialde demokratiko batek jarraitu beharrekoa, eta adierazi du herrialdeak Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna urratzen duela.

Poloniako Fiskaltzaren arabera, espetxealdia luzatzeko eskaera horren arrazoiak dira "prozedura-iruzurraren ondoriozko arrazoizko kezka; ezkutatzeko edo ihes egiteko beldurra; eta, kondenatua izatekotan, Gonzalezek zigor handiagoa jasotzeko arriskua".

Bestalde, Oihana Goiriena atxilotuaren emazteak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio bitartekoa izateko, kazetariak "bidezko" epaiketa eta defentsa izan dezan, betiere haren eskubideak errespetatuz.

Hala, kazetariak 182 egun daramatza kartzelan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kazetaritza Giza eskubideak albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Polonia albisteak