Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Auto-ilara luzeak AP-8an, Biriatun, Baionarako noranzkoan

EITB MEDIA

Aurreko egunetan bezala, itzulera-operazioan dauden ibilgailuen ugaritzeak ilarak eragin ditu euskal errepideetan.

  • Auto-ilarak Biriatun gaur goizean. Argazkia: Segurtasun Sailak.

    Auto-ilarak Biriatun gaur goizean. Argazkia: Segurtasun Sailak.

11 kilometroko auto-ilarak izan dira astearte honetan AP-8 autobidean, Irunen, Baionarako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Azken egunetan, itzulera operazioa dela eta, egunero izan dira pilaketak puntu horretan eta arratsaldeko 21:00etan, adibidez, 8 kilometrokoak ziren ilarak Baionako noranzkoan.  

Bestalde, goizean, kamioi bat irauli da N-622 errepidean A-1erako sarbidean, Gasteizen eta Irunerako noranzkoan, eta, ondorioz, sarbidea erabat itxi behar izan dute, eta trafikoa beste bide batzuetatik bideratu.

Istripuak are gehiago zaildu du egoera inguru horretan, auto-ilarak baitzeuden istripua gertatu aurretik ere.

Zirkulazioa 18:00ak aldera bueltatu da normaltasunera inguru horretan, kamioia erretiratu eta errepidea berriro zabaldu dutenean.  

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena