Gizartea -

Andaluzia

Doñanako azken urmael iraunkorra lehortu da, lehorteak eta akuiferoen gehiegizko ustiatzeak jota

CSICek ohartarazi duenez, Santa Ollalako urmaela "ur-putzu txiki bat baino ez da orain, eta hegaztiak dagoeneko ez dira etortzen".

Doñanako Santa Olalla urmaelaren irudia. Argazkia: CSIC
Doñanako Santa Olalla urmaelaren irudia. Argazkia: CSIC
Lehortu egin da ura zeukan Doñanako Parke Naturalaren azken urmaela

00:42

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santa Olallako urmaela, Doñanako urmael iraunkor handiena, lehortu egin da azken egun hauetan, CSIC Ikerketa Zientifikorako Kontseilu Nagusiak ohartarazi duenez. "Putzu txiki bat baino ez da orain, eta ur-hegaztiak dagoeneko ez dira etortzen", zehaztu du CSICek.

Larunbat honetan zabaldutako ohar baten bidez CSICek azaldu duenez, XX. mendeko 70ko hamarkadetik Doñanako datuak jasotzen ari zirenetik urmaela lehortzen den hirugarren aldia da.

CSICek adierazi duenez, "animalientzako aterpe izan da Doñana historikoki". Urmael sistema garrantzitsu bat du, eta horietako gutxi batzuk ura dute urte osoan, baita uda bitartean ere. Europako iparraldean hazi ostean, hegoaldera migratzen duten lehenengo zangaluze hegaztientzako babes-lekua da Doñana, eta ur-landare eta ur-animalia espezie askorentzako habitat ere da.

Eloy Revilla Doñanako Estazio Biologikoaren zuzendariaren esanetan, "urmaela aurretik lehortu izanagatik badakigu ez dela bakarrik lehortearen ondorioz izan, akuiferoaren gehiegizko ustiatzea ere erantzule izan da". "Akuifero bat gehiegi ustiatzen denean, euria eginda betetzen den baino ur gehiago ateratzen da bertatik, eta urteaz daramatzagu hori Doñanan pairatzen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Lehortea