Gizartea -

Donostia

Ertzaintzak 30 barra atzeman ditu plaza batean ezkutatuta, Realaren eta Atletico Madrilen partiduaren aurretik

Burdinezko 15 bat barra eta egurrezko beste hainbat topatu dituzte agenteek, zuhaixka batean ezkutatuta, hain zuzen, zale talde bat geratuta zegoen plaza batean.

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak egurrezko eta burdinezko 30 bat barra topatu ditu ezkutatuta Donostiako plaza batean, Realaren eta Atletico Madrilen arteko partidua dela eta abian jarritako operatibo berezian.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 12:15 inguruan, operatiboan parte hartzen duten zenbait agentek burdinezko 15 bat barra eta egurrezko beste hainbat topatu dituzte, zuhaixka batean ezkutatuta, Armerias plazan, "indarkeriazko ekintza batean erabil litezkeenak".

Hain zuzen, zale talde bat geratuta zegoen plaza horretan, 15:00etan. Ertzaintzak gaineratu du operatiboa partidua amaitu arte aktibo egongo dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Reala Donostia Ertzaintza Reale Arena-Anoeta argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LaLiga EA Sports