Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Giro eguzkitsua eta bero handia astearen hasierarako Euskadin eta Nafarroan
Denetan 30º-etik gorako tenperaturak ekarriko ditu astelehen honek. Asteartetik aurrera, ordea, tenperaturak leunduko dira, hodeiak iritsi eta ezegonkortasun txikia izango da gurean.
EITB MEDIA
Udako giroari bete-betean eutsiko diogu astelehen honetan Euskadin eta Nafarroan, EITB Mediako meteorologia zerbitzuaren arabera. Horrela, bihar termometroak gora egingo du lurralde guztietan, hegoaldeko haizeak lagunduta, eta 30º-ren marka gaindituko dugu denetan.
Asteartetik aurrera, ordea, tenperaturak leunduko dira. Giro epelak protagonista izaten jarraituko du (24-25º kostaldean, 28º barnealdean, eta 30º inguru Foru Erkidegoan) baina, arratsaldetik aurrera, haizearen norabidea aldatuko da, hodeiak iritsiko dira eta ezegonkortasun txikia izango da gurean.
Hori dela eta, asteazkenetik aurrera ostarteak izango dira nagusi, tenperatura goxoekin, hori bai, eta euri tantaren bat botatzeko aukera txikia dago, baita asteburuan ere.
Eguraldiaren iragarpenari buruzko informazioa, eskura uneoro, eitb.eus atarian. Anima zaitez zure argazkiak bidaltzera.