Gizartea -

indarkeria matxista

36 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, bikotekideari eraso egiteagatik

Atxilotu ostean, polizia-etxera eraman dute, eta bertan dirau epailearen esku geratu zain.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizon bat atxilotu dute igande goizaldean Oñatin (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egiteagatik genero indarkeria delitua egotzita, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Biktima, berriz, osasun zentro batera eraman dute.

Gainera, atxilotuak bertaratutako Ertzaintzako zenbait kideri eraso egin die, eta agintaritzaren aurkako atentatuaren delitua ere egotzi diote.

Atxilotu ostean, polizia-etxera eraman dute, eta bertan dirau epailearen esku geratu zain.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Espainian Euskal hiriburuak Gipuzkoa EAE Gizartea albisteak Indarkeria matxista Albisteak Gaur Oñati Gaurko azken ordukoa Matxismoa Debagoieneko azken ordukoa