Gizartea -

Sutea

Hiru edukiontzi erre dira Getxon, eta lau ibilgailuk eta fatxada batek kalteak izan dituzte

Santa Eugenia kalean jazo da. Sutea 3:30 aldera hasi da, eta ordubeteren buruan itzali dute. Eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru edukiontzi erre dira Getxon, asteartetik asteazkenerako gauean, Santa Eugenia kalean, asteazkeneko 3:30etik 4:30era bitartean, eta suteak inguruan aparkatuta zeuden lau ibilgailutan eta etxebizitza-eraikin bateko fatxadan eragin ditu kalteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Horrez gain, eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.

Sutea, iturriak zehaztu du, goizaldeko 3:30 aldera piztu da, eta suhiltzaileek ordubete geroago itzali egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Suteak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa