Gizartea -

epaiketa

Akusazio partikularrak helegitea aurkeztu du Gorenaren aurrean, Kote Cabezudori ezarritako zigorragatik

Mario Diez abokatuak helegitea jarri du, argazkilari donostiarra 28 urte eta bi hilabeteko espetxealdiarekin zigortu zuen ebazpenaren aurka.

Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Argazkia: EFE
Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Argazkia: EFE
Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Diez abokatuak (hamahiru emakume ordezkatzen ditu akusazio partikular gisa Kote Cabezudoren kasuan), helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenaren aurrean, argazkilari donostiarra 28 urte eta bi hilabeteko espetxealdiarekin zigortu zuen ebazpenaren aurka. Bortxaketa delitua, sexu abusu delitua, sei haur pronografia delitu eta bi iruzur delitu  egotzi dizkiote.

Diezek Twtter bidez iragarri duenez, iragan ostiralean "hiru kasazio helegite" gauzatu zituen Gorenaren aurrean, Gipuzkoako Entzutegiko Lehen Atalak ekainaren 27an Cabezudori ezarritako zigorraren aurka.

Igorritako ebazpenean, auzitegiak hamar delitu egotzi zizkion guztira argazkilariari, baina zenbait modeloren aurka ustez egindako beste 217 deliturengatik absolbitu zuten, akusazio partikularrak eta Fiskaltzak leporatutakoak.

Donostian martxoaren 7tik apirilaren 13ra bitarte izandako epaiketan zehar, Fiskaltzak 250 urtetik gorako espetxe-zigorra eskatu zuen auzipetuarentzat, eta akusazio partikularrak, berriz, 2.627 urteko eskaera bota zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Indarkeria matxista Espainian Gipuzkoako albisteak Auzitegi Gorena albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Sexu erasoak