Gizartea -
Nafarroa
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, semeordea labanaz mehatxatzeagatik
23 urteko gazteak aitaordea salatu du, goizaldean etxean mehatxu egin diola argudiatuta.
Agentziak | EITB MEDIA
Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Tuteran (Nafarroa), 23 urteko semeordea labanaz mehatxatzeagatik.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gertakariak etxebizitza batean izan ziren, 01: 35ak aldera, gazteak salatu duenean aitaordeak hiltzeko mehatxua egin diola, labana batekin.
Udaltzainak Foruzaingoarekin esku hartu dute, ustezko erasotzailea atxilotu eta Foruzaingoaren egoitzara eraman dute, foruzainek hartuko baitute ikerketaren ardura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea