Gizartea -
Pirinioak
Neska nafar bat hil da Aragoiko Pirinioetan, mendi istripu batean
Emakumearekin batera, Bilboko beste gazte bat zegoen, shock egoeran. Guardia Zibilak erreskatatu du.
Agentziak | EITB MEDIA
22 urteko neska nafar bat hil da larunbat honetan Aragoiko Pirinioetan, Peña Brazatosera doan kanal batean, 50 metroko altueratik amilduta Panticosa udalerrian (Huesca).
Guardia Zibilaren helikoptero medikalizatuan istripua gertatu zen gunera joandako espezialistek emakume baten gorpua ikusi zuten harkaitzen gainean etzanda eta arropaz estalita, baita shock egoeran zegoen mutil gazte bat ere.
Neska hilda zegoela egiaztatu ondoren, espezialistetako bat 23 urteko mutil bilbotarra zegoen hormaraino hurbildu zen helikopteroan, eta garabi-ziklo baten bidez aireontzira igo zuten, rapela egiteko arnesik ez zeramala ikusita.