Gizartea -

INDAKERIA MATXISTA

Zazpi emakumek eta bi gizonek epaituko dute Abanton ustez emaztea eta alaba hil zituen gizonezkoa

Fiskaltzak 24 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat emaztea hiltzeagatik, eta 23koa alaba hiltzeagatik, eta azpikeriaz, ahaidetasunez eta genero larrigarriarekin egindako erailketa delituak egotzi dizkio. Akusazio partikularrak, berriz, 25 urte eskatu ditu hilketa bakoitzeko.

Bi ertzain hilketak gertatu ziren etxebizitzatik gertu. Argazkia: EFE
Bi ertzain hilketak gertatu ziren etxebizitzatik gertu.
Bi ertzain hilketak gertatu ziren etxebizitzatik gertu. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi emakumek eta bi gizonek osatutako herri epaimahai batek epaituko du bihartik aurrera Bizkaiko Probintzia Auzitegian, Abanto Zierbenan (Bizkaia) 2020ko martxoan emaztea eta alaba hiltzeagatik akusatutako gizonezkoa.

Fiskaltzak 24 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat emaztea hiltzeagatik, eta 23koa, alaba hiltzeagatik, eta azpikeriaz, ahaidetasunez eta genero larrigarriarekin egindako erailketa delituak egotzi dizkio. Akusazio partikularrak, berriz, 25 urte eskatu ditu hilketa bakoitzeko.

Gaur goizean, 33 hautagai agertu dira epaimahaia osatzera, eta horietatik zazpi emakume eta bi gizon aukeratu dituzte.

Epaiketari bihar ekingo diote, aldeen eta akusatuaren testigantzekin. Irailaren 14an, 15ean eta 20an, lekukoek probak aurkeztuko dituzte, eta 21ean, berriz, perituek. Hurrengo egunean, ondorioak eta txostena aurkeztuko dira, eta irailaren 26an emango da epaia, eta epaimahaiak eztabaidari ekingo dio.

Hilketa matxista bikoitza gertatu eta biharamunean topatu zituzten hilotz 54 eta 24 urteko bi emakumeak Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean. Gorpuek indarkeria zantzuak zituztela eta, ikerketa zabaldu zuen Ertzaintzak, eta egun berean atxilotu zuen gizona, hiltzailea zelakoan. 

Atxilotutakoa Portugaleteko trasteleku batean topatu zuten agenteek, korderik gabe. Antza, hainbat pilula hartu zituen bere buruaz beste egiteko asmoz. Gizonezkoa espetxean egon da ordutik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto