Gizartea -
Protesta
Sabotajea izan da Madrilgo metroan, txartelen garestitzea salatzeko
Metroko bederatzi bagoi gelditu egin dira erabiltzaile gehien zeuden momentuan, "stopaltarifazo" izeneko talde bateko kideek larrialdietarako alarma sakatu dutelako.
Erredakzioa
Madrilgo Metroko zortzi bagoi geldirik geratu dira gaur goizean, erabiltzaile gehien zeuden momentuan, txartelen garestitzea salatzeko "stopaltarifazo" izeneko talde bateko kideek larrialdietarako alarmak sakatu dituztelako, "stopaltarifazo"k eta konpainiak jakitera eman dutenez.
Madrilgo Metroko bozeramaile batek azaldu duenez, 08:29an hainbat pertsonak larrialdietarako alarmak sakatu dituzte Embajadores, El Carmen, Argüelles, Concha Espina, Alvarado, Sevilla, Callao, Colombia, Saenz de Baranda eta Anton Martin geltokietan, trenak geldirik zeuden unean. Hori dela eta, ez da tentsio unerik bizi izan eta ez da inor larritu.
Trenak ia hamar minutuz egon dira geldirik eta konpainiak esan du 90.000 erabiltzaile baino gehiago kaltetu dituela protestak.