Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu erasoa egotzita

38 urteko atxilotua behin-behineko askatasunean geratu da.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Foruzaingoak 38 urteko gizon bat atxilotu du, igande goizaldean emakume gazte bati sexu erasoa egin izana egotzita. Epailearen aurretik igaro ostean, behin-behineko askatasunean utzi dute.

Gaztelugibel inguruan gertatu zen erasoa eta, Foruzaingotik Efe agentziari jakinarazi diotenez, "ia-ia unean" izan zen atxiloketa.

Epailearen esku utzi zuten jarraian, eta biktimarekiko 300 metroko urruntze agindua ezarri zion horrek, Gaztelugibel ingurura gerturatzeko debekuarekin batera, iturri judizialek zehaztu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Nafarroa gaur Gizartea albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur Foruzaingoa