Gizartea -

Donostia

Aurreko ostiralean Miramonen emakume batek jasandako harrapaketaren ustezko egilea atxilotu dute Donostian

Hilaren 9an emakumea harrapatu eta ihes egitea leporatzen diote.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaltzaingoak astearte arratsaldean 25 eta 30 urte bitarteko gizon bat atxilotu du, aurreko ostiraleko 15:00ak aldera, ustez, Miramonen emakume bat harrapatzeagatik. Ondoren, egileak bertatik ihes egin zuen.

Hainbat lekukoren testigantzei esker, eta inguruko hainbat enpresak dituzten kameren irudiak ikusita, Udaltzaingoak ibilgailua eta gidaria identifikatu ahal izan ditu. Ondorioz, asteartean, Donostian bertan atxilotu dute ustezko egilea.

Gizona Udaltzaingoaren polizia etxean dago, eta hurrengo orduetan, epailearen esku geldituko da, lesioak eta sorospen-betebeharra ez betetzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Donostiako informazioa Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak